Rezola sagardotegian goi mailako sagardoa ekoizten dugu, Eusko Label ziurtagiriarekin. Koadrilan edo familiarekin etortzeko leku egokia da gure sagardotegia, jangela desberdinak baititugu. Gainera, zutik nahiz eserita jateko aukera eskaintzen dugu.

Astigarraga erdigunetik 100 metrora gaude eta kotxerik hartu gabe etortzeko aukera daukate bezeroek. Aparkaleku pribatua ere badaukagu kotxez etorri nahi dutenentzat. Gainera, txotx garaian (urtarriletik apirilera), Astigarraga Hernanirekin eta Donostiarekin lotzen duen autobus zerbitzua gau osoan izaten da martxan.

2009 © rezolasagardotegia.com | Santio Zeharra 14 Rezola Baserria 943 55 27 20 | 608 143 332 rezolasagardotegia@gmail.com
Kredituak | Lege oharra